
Non agertzen zaigu Jainkoaren maitasuna? Galdera honi erantzuna eman nahian egindako argazki erakusketa da “Agerian”. Bertan ikusgai dituzun argazkiek, Jainkoaren maitasun hori hurbildu nahi dizute, askotan ondotik pasatzen zaiguna gu konturatu ere egin gabe... Eguneroko egoerak ardatz hartuta eta persona erdian jarrita, hori baita nire ustez Jainkoaren maitasuna aurkitzeko egin beharreko bidea.
Erakusketa hau Donostiako Gotzaitegiko Mikel Iraundegik eskatuta egina da. Irudien konposaketa eta argazki guztiak nik egin ditut. Errebelatze, positibatze eta editazio lanak PhotoGune Lab-en eskutik.
2025.3.11 - 2025.5.4
D'Museoa (Donostia)